Aeschlimann, Erick

Filmak

Helena Horta diseinu prehispanikoen azterketan aditua da eta Atacamako gatz-lautadako antzinako biztanleek substantzia haluzinogenoak kontsumitzeko erabiltzen zituzten objektuen apaingarrien esanahia ikertzen ari da gaur egun. Egindako azterketaz baliatuz, aurrera egin ahal izan du herri horietako mundu-ikuskeraren eta sinesmenen ulermenean. CBA Sekzioa. Lekua: Carlos Blanco Aguinaga Kultur Gunea (Irun)
Victoria Castro arkeologo txiletar ezaguna da eta 40 urte baino gehiago daramatza Atacama basamortuko antzinako eta egungo gizarteen ikerketak egiten. Harekin, Toconce eta Turi herrixka prehispanikoak bezalako tokiak bisitatuko ditugu. Azken herrixka hori ezaguna da erregioan dauden inkarren inguru garrantzitsuenetako bat izateagatik. CBA Sekzioa. Lekua: Carlos Blanco Aguinaga Kultur Gunea (Irun)