ARK MO
Zinemaldiaren 2022ko edizioan, ekimen berri bat jarri zen abian, ARK MO izenekoa, gazteak, zinema, ondarea, kultur zabalkundea, lurralde guztietako ikastetxeak, sormena eta talde lana ardatz hartuta.
Proiektu honi esker, ikus-entzunezko baten bidez beren inguruko ondare arkeologiko edo historikoa sustatu eta ezagutarazteko aukera dute ikasleek. Horretarako, aukeraketa, ikerketa eta sintesi lana egin behar dute, ikus-entzunezko baten bidez gune edo pieza arkeologiko bat eta beronen balioa erakusteko.
Ikasleak motibatu nahi ditugu beren inguruko aberastasun arkeologikoa sorkuntzaren bidez ezagutu eta parteka dezaten.
Film laburrak 5 minutu luze izan daitezke gehienez ere, eta ikastetxeek urriaren 15era arte bidal ditzakete.

ARK-MO
Ikasleek beren inguruko ondarearen balioa erakusteko egindako filmak.